Argi ikusten ez baduzu, EZ EGIN SALTO

Argi ikusten ez baduzu, EZ EGIN SALTO

Bazenekien muineko lesioen % 10 hondartzetan eta igerilekuetan egindako salto eta ekintza arduragabeen ondorioz gertatzen direla, eta kaltetutako pertsona gehienak 16 eta 35 urte bitarteko gazteak direla?

Uda honetan ustekabeko eta nahi gabeko ondoriorik ez izateko, zuhurra izatea eta erantzukizunez jokatzea izango dira zure aukerarik onenak.

Salto txar batek zure bizitza osoa baldintza dezake.

Kontuz salto egitean, ez fidatu

Igerileku, portu edo itsaslabarretako ertzetatik uretara salto egiteak edo arduragabekeriaz jokatzeak kolpe bat eragin dezake, kontrolik gabeko lekuetan edo oinarrizko nozioak izan gabe egiten bada, eta kolpe horrek nahi gabeko ondorio konponezinak izan ditzake.

Urtero-urtero zoritxarreko ondorioak gertatzen dira hondartzetan, igerilekuetan, zingiretan eta abarretan uretara buruz murgiltzeagatik, hala nola hezurretako hausturak, giharretako lesioak, burezur-garuneko traumatismoak edo heriotza. Ondorio larrienetako batzuk eta pentsa genezakeena baino ohikoagoak bizkarrezurreko kolpeak dira; izan ere, kolpe horiek bizkarrezur-muinari eragiten badiote, hemiplegia, paraplegia edo tetraplegia eragin dezakete, eta, muskuluak berehala paralizatzen direnez, heriotza ere eragin dezakete, kolpatua ito egiten bada.

Eginaren eginez, Arabako ezintasuna daukaten pertsonen elkartetik honako hau gomendatu nahi dizugu: uda honetan, saihestu jokabide arriskutsuak eta, batez ere, jauzi zuhurtziagabeak.

salto-amarillo
salto-naranja
#saltoeginarretaz Izan zaitez zuhurra #saltoeginarretaz Izan zaitez zuhurra #saltoeginarretaz Izan zaitez zuhurra #saltoeginarretaz Izan zaitez zuhurra #saltoeginarretaz Izan zaitez zuhurra

Utzi alde batera zuhurtziagabekeriak eta gozatu uda osoaz!

Salto egin ala ez, salto egin ala ez… Arriskuan jarri behar al duzu zeure burua sareetan argazki bat jartzeagatik? Ondo pentsatu, salto egin aurretik. Zure osasunak eta ongizateak milioi bat «like» eta jarraitzaile baino gehiago balio dute. Zalantza baduzu, ez egin salto. Zurea da erabakia. Saihestu eta utzi alde batera sare sozialetako «erronka» inozo eta arduragabeak. Zer frogatu nahi duzu? Erakutsi heldua eta zentzuduna zarela, eta jokatu zuhurtziaz! Uda honetan, «nor da beldur?» pentsatzen duzunean, gogoratu: askotan, modu inozo eta arduragabean jokatzeari uko egitea da ausarta izatea, nahiz eta taldeak presioa egin edo sare sozialetan «like» batzuk ez lortu.
social-media 1

Uda gozatzeko da, beti zentzuz!

Gozatu udak eskain diezazukeen guztiaz. Ez dadila nahi gabe eta behar baino lehen amaitu jauzi txar baten ondorioz. Jauzi arduragabeek eragindako muineko lesioak eta gainerako ondorioak hondartza, ibai eta urmaeletan gertatzen dira batik bat, hau da, ur-ingurune aldakorretan, non hondoa ikusten ez den eta ustekabe guztiz desatseginak izan ditzakezun.

Ahaztu murgiltze arduragabeak eta bete GOMENDIO hauek uretara salto egin aurretik

Uretara salto egitearen ondoriozko muineko lesioak saihestu egin daitezke, neurri batzuk hartuta.

ante la duda, no te tires

Argi ikusten ez baduzu,
ez egin salto

Sakonera zein den ziur ez badakizu edo gehiegizko altuera dagoela uste baduzu, ez hartu arriskurik.

las manos por delante

Eskuak aurretik

Uretan murgiltzeko asmoa baduzu, jarri eskuak aurretik eta burua besoen artean, besoak luzaturik dituzula gorputzaren luzapen modura.

con agua turbia, no saltes

Ura ilun badago, ez egin salto

Hondoa ikusten ez baduzu, ez egin salto. Litekeena da korronteek adarrak edo harriak ekarri eta ezkutuan utzi izana, baita sakonera aldatu izana ere.

en caso de accidente

Norbaitek istripua izanez gero

1. Atera uretatik, jarri gainazal zurrun batean eta ez mugitu, lesioak ez larriagotzeko.
2. Ezin badu arnasa hartu, askatu haren arnasbideak.
3. Jarri harremanetan larrialdi-zerbitzuekin, eta ez erabili ibilgailu partikularrik.

Ez ahaztu: muineko lesioek oso ondorio larriak dituzte, iraunkorrak eta, askotan, sendaezinak.

#saltoeginarretaz

KARTELAK deskargatu

seprudente_eusk

1

Ez egin salto uretara leku ezezagunetan, gainazala iluna badago edo sakonera zehatza zein den ez badakizu.

4

Ez egin salto altuera handietatik, eta gogoratu: zenbat eta handiagoa izan altuera, orduan eta handiagoa izan behar du sakonerak. Jauzi txar batek muineko lesioa eragin dezake uraren inpaktu hutsarekin.

2

Ez murgildu buruz. Naturagune batean egin behar baduzu, lehenengo sartu uretan pixkanaka eta zutik, urak zenbateko sakonera duen ikusteko (ordu gutxian alda daiteke), eta haitzak, adarrak eta abar dauden egiaztatzeko, oso arriskutsuak izan baitaitezke. Jokatu horrela, aurreko egunetan hor murgildu bazara ere, korronteek harri edo objektu berriak utz baititzakete hondoan.

5

Norbaitek istripua izanez gero, atera uretatik eta jarri gainazal zurrun batean, etzanda eta gorputza luzatuta. Saiatu gorputza blokean eramaten, bizkarrezurra ez mugitzeko eta lesioak ez larriagotzeko. Egiaztatu arnasa har dezakeela eta, hala ez bada, askatu arnasbideak. Jarri harremanetan berehala larrialdi-zerbitzuekin; hobe da hori biktima kotxe partikular batean eramaten saiatzea baino.

3

Murgiltzeko orduan, egiaztatu inor ez dagoela urpean igerian, jarri eskuak aurretik eta burua besoen artean (besoak luzatuta), zure burua eta/edo lepoa babesteko.

URETARA SALTO EGITEAK ERAGINDAKO ISTRIPU ETA MUINEKO LESIOEN PREBENTZIO-KANPAINA

ANTOLATZEN DU

LAGUNTZEN DU

Eskerrak

KoKAPENA

Plaza Simón Bolívar 9 bajo

01003 Vitoria-Gasteiz

ÁLAVA

www.eginez.org

JARRAITU IEZAGUZU

© ideolab. Eskubide guztiak erreserbatutak | Ohar legara | Pribatasun politika | Cookien politika