EMAKUMEA
%100ean

erantsitako aurreiritzik gabea

EMAKUMEA
%100ean

erantsitako aurreiritzik gabea

Desgaitasun fisikodun emakume edo neskatila gisa ditugun oinarrizko eskubideak aitortzen eta babesten dituzten araudiak zaintzea eta betetzea eskatzen dugu; hain zuzen ere, indarrean dagoen legedian berretsitako eta txertatutako nazioarteko adierazpenak eta hitzarmenak dira: Emakumeen aurkako Diskriminazio Modu guztiak Ezabatzeari buruzko Nazio Batuen Erakundearen Konbentzioa, 1979; Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Erakundearen Konbentzioa, 1989; Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Erakundearen Konbentzioa, 2006.

Desgaitasun fisikoa dugun emakumeok bizi dugun errealitatetik sortzen zaigu kezka hori, diskriminazioari aurre egin behar izaten baitiogu. Diskriminazio hori sortzen dute, batetik, bai gure fisikoarekiko begirunerik ezak eta bai desgaitasun-eragile diren egoerak ekiditeko jarrerarik, borondaterik eta ekintzarik ez izateak, eta bestetik, gure emakume-izaerak eta femeninoaren debaluazioak ere bai, eta, batez ere, gure gizartean bi faktore horien interakzioa gertatzeak, matxismoari eta egiturazko kapazitismoari eusten dion gizartea baita.

Aniztasuna onartzearen eta
errespetatzearen aldeko eta
genero-diskriminazioaren eta
-estereotipoen kontrako kanpaina.

MUNDU JUSTUAGO
BATEN ALDE!

EMAKUMEA %100ean
Erantsitako aurreiritzik gabea

Gizartearen aurreiritzien aurka borrokatzen garen emakumeak gara, eta ezinbestean aldarrikatu beharra dugu duintasun eta eskubide guztiak ditugula eta errespetu osoa merezi dugula, bai gure gorputz eta buruekiko, bai gure emakume-identitatearekiko, % 100 baikara emakume.

Gure mezua argia eta zuzena da, feminista, inklusiboa, aniztasunaren aldekoa eta eraikuntza estereotipatu edo esentzialisten aurkakoa, hau da, emakumeak “zer izan behar duen, zer egin behar duen edo zer-nolako itxura izan behar duen” agintzen duten eraikuntza horien kontrakoa. Emakumeak gara izatez eta eskubidez, eta gure fisikoak ez digu horren balioa gutxitzen _eta are gutxiago ezesten_. Ez eta gizarteak emakumeari inposatu nahi dizkion rolak eta/ edo aukerak bete edo ez betetzeak ere, edozein direla ere eta datozen tokitik datozela ere.

Gure emakume-
identitatea
aldarrikatzen
dugu

Eginaren eginez elkarteak dei egiten die herritarrei, gizarte-mugimenduei eta erakundeei, ohar daitezen zeinen beharrezkoa den desgaitasun fisikoa duten emakumeen irudian txertatutako genero-aurreiritziez eta -estereotipoez hausnartzea eta aurreiritzi eta estereotipo horiek deseraikitzea. Izan ere, mitoak eta faltsukeriak dira, eraikuntza sozial eta kultural patriarkal eta kapazitistaren emaitza, eta desparekotasuna eta diskriminazioa sortzen dute kolektiboko emakume eta neskatilengan.Batetik, hor daude gizarteak “emakumetzat” zer onartzen duen esaten duten estereotipoak, eta bestetik, desgaitasuna duen pertsona bat zer den irudikatzen duten estereotipoak, eta bi estereotipo horien ezaugarri eta rolen interakzioak eragiten du guri, hau da, desgaitasun fisikoa dugun emakumeoi, begirunerik ez izatea eta ikusezin bihurtzea.

#ehunekoehuneanemakumea

Parte hartu gure proiektuan!

1.Jarraitu @eginaren_eginez Instagram-en.

   2.Atera argazkiak ikusezintasun egoere, eta parteka itzazu Instagramen. Horretarako,
#ehunekoehuneanemakumea hashtaga erabili eta @eginaren_eginez etiketatu.

#ehunekoehuneanemakumea

Parte hartu gure proiektuan!

1.Jarraitu @eginaren_eginez Instagram-en.

   2.Atera argazkiak ikusezintasun egoere, eta parteka itzazu Instagramen. Horretarako,
#ehunekoehuneanemakumea hashtaga erabili eta @eginaren_eginez etiketatu.

logos